header-image

Analisien Karakterizazio Orokorreko Unitaterako eta Mikroskopia Elektronikoko plataformarako laborategiko teknikaria


  • Lanpostua: Laboratory Technician positions
  • Kokapena: Vitoria (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Berrikuntza
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIC energiGUNE

CIC energiGUNE energian, biltegiratze elektrokimikoan (bateriak eta superkondentsadoreak), soluzio energetiko termikoetan eta hidrogenoan espezializatutako ikerketa-zentro bat da, BRTA -Ikerketa eta Teknologiaren Euskal Aliantzako- kidea, eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategiko bat. CIC EnergiGUNE 2011n sortu zen, euskal empresa sarearentzat ezagutza eta aldi berean erabilgarria sortzeko helburuarekin, eta ezagutzaren transferentzian erreferente bat da.

CIC energiGUNEk 100 ikertzailek baino gehiagok osatutako ikerketa taldea du, eta instalazio ugari ditu eskura. Gainera, Europako Batzordeak "HR Excellence in Research" saria eman dio CIC energiGUNEri. Sari horrek kontratazio eta ebaluazio printzipio zuzen eta gardenak lortzeko konpromisoa islatzen du, eta ikerketarako lan ingurune pizgarria eta mesedegarria dagoela ziurtatzen du.

CIC energiGUNEren ikerketa jarduerei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea: http://www.cicenergigune.com

Lanpostuaren deskribapena

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA:

CIC energiGUNEk laborategiko teknikari bat behar du analisien karakterizazio orokorreko unitatean lan egiteko eta mikroskopia elektronikoko plataformaren jardueretan parte hartzeko.

Lanpostuaren eginkizunak:

  • Analisi-eskaerak erregistratzeko eta antolatzeko tresnak eguneratuta izatea.
  • Analisi-teknikek lan arina egiteko behar den material guztia dutela ziurtatzea.
  • Laginak prestatzea, kalibrazioak garatzea (beharrezkoa bada), ohiko entseguak egitea, ohikoak ez direnak, eta datuak eta emaitzak zehaztutako formatuetan aztertzea eta tratatzea, zehaztasunez eta erantzukizunez.
  • Kalitate-prozedurak idazten eta barne-kalitate-arauen arabera aplikatzen parte hartzea.
  • Ekipo eta instalazioen funtzionamendu egokia ziurtatzea.
  • Ikerketa-proiektuei laguntza teknikoa ematea, ekarpenak eginez eta neurketa-epeak eta emaitzak entregatzeko epeak betetzen direla ziurtatuz.
  • Segurtasun-jarraibide guztiak zorrotz betetzen direla bermatzea, eta ingurune garbi eta ordenatua izatea.
  • Oinarrizko traininga ematea eta, behar izanez gero, teknikak erabiltzea

Arloa: Energia biltegiratzea eta bihurtzea

ESKAINTZEN DUGUNA:

MALGUTASUNA ETA OREKA:

  • Ordutegi malguak, kontziliazioa eta autoantolakuntza sustatzen dutenak.
  • Lan presentzialaren eredua, telelana egiteko aukerarekin.
  • Ongietorri-programa bat hauxe eskaintzen duena:
    • Beharrezko izan daitezkeen immigrazio-izapide guztietan laguntzea
    • Etxea, pisua, bilatzeko laguntza
    • Hizkuntzak ikasteko doako ikastaroak (gaztelania, ingelesa eta euskara)
    • Izapide administratiboetan laguntza osoa, ikastetxeekin laguntza haurrentzat...

Informazio gehiago: https://cicenergigune.com/eu/gurekin-lan-egin

NOLA APLIKATU:

Interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu curriculum vitae zehatza eta motibazio-gutun bat webgune honen bidez aurkeztera.

Pertsona hautatu ondoren amaitzen da hautaketa-prozesua.

CIC energiGUNEk konpromisoa hartu du baiezko ekintzarekin, aukera-berdintasunarekin eta langileen aniztasunarekin.

ERAKUNDEAREN DESKRIBAPENA:

CIC energiGUNEren ikerketa-jarduerei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea hemen: https://cicenergigune.com/eu

Baldintzak

  • Fisikako, Kimikako, Materialen Zientziako edo horiekin lotutako eremuetako gradua.
  • Esperientzia teorikoa eta praktikoa teknika analitiko eta mikroskopiko hauetan:
    • Scanning electron microscope (SEM)/mikroskopiak. SEM analisirako laginak prestatzen ere esperientzia du.
    • Gas-kromatografia (GC/MS, GC FID/BID), CHSNO oinarrizko analisia edo gasaren adsortzio fisikoa (BET).
  • Derrigorrezkoak izan gabe, beste teknika analitiko eta mikroskopia batzuetako ezagutzak baloratuko dira: TEM, He-piknometria edo mikrotomografia konputerizatua eta/edo SEM prestatzeko teknika aurreratuak, hala nola fresaketa ionikoa edo FIB.
  • Arazo teknikoak identifikatzeko eta konpontzeko trebetasuna.
  • Trebetasun edo ikasketa-eremu berriak azkar ikasteko gaitasuna.
  • Ingeles-maila altua.
  • Jarrera proaktiboa eta konprometitua, ekimen-maila handiarekin, proaktibitatearekin eta ikasteko borondatearekin.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna

  • Lanpostua: Laboratory Technician positions
  • Kokapena: Vitoria (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Berrikuntza
  • Lan-modalitatea: Gunean