header-image

PhD: Sodiozko baterien interfaseen RMN aurreratua (SEI/CEI eta degradazio mekanismoak)


  • Lanpostua: Predoctoral (PhD) positions
  • Kokapena: Vitoria (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Berrikuntza
  • Lan-modalitatea: Hibridoa

CIC energiGUNE

CIC energiGUNE energian, biltegiratze elektrokimikoan (bateriak eta superkondentsadoreak), soluzio energetiko termikoetan eta hidrogenoan espezializatutako ikerketa-zentro bat da, BRTA -Ikerketa eta Teknologiaren Euskal Aliantzako- kidea, eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategiko bat. CIC EnergiGUNE 2011n sortu zen, euskal empresa sarearentzat ezagutza eta aldi berean erabilgarria sortzeko helburuarekin, eta ezagutzaren transferentzian erreferente bat da.

CIC energiGUNEk 100 ikertzailek baino gehiagok osatutako ikerketa taldea du, eta instalazio ugari ditu eskura. Gainera, Europako Batzordeak "HR Excellence in Research" saria eman dio CIC energiGUNEri. Sari horrek kontratazio eta ebaluazio printzipio zuzen eta gardenak lortzeko konpromisoa islatzen du, eta ikerketarako lan ingurune pizgarria eta mesedegarria dagoela ziurtatzen du.

CIC energiGUNEren ikerketa jarduerei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea: http://www.cicenergigune.com

Lanpostuaren deskribapena

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA:

CIC energiGUNEk doktorego-tesia garatzeko hautagaiak bilatzen ditu, belaunaldi berriko sodio-ioizko baterietan elektrodo/elektrolito interfase ezkutuen azterketan oinarrituta.

Funtzio nagusiak:

  • Sodioan oinarritutako bateria-sistemetan esperimentu elektrokimikoak diseinatu eta gauzatzea (coin cells, elektrolito formulazioak, ziklatze protokoloak).
  • Egoera solidoko RMN metodologiak garatu eta aplikatzea (estatikoa eta MAS) SEI eta CEI geruzen sorrera eta bilakaera aztertzeko.
  • RMN esperimentu in situ eta operando ezartzea baldintza elektrokimiko errealistetan.
  • Elektrolitoaren degradazio-produktuak egoera likidoko RMN bidez aztertzea.
    Emaitza espektroskopikoak errendimendu elektrokimikoarekin eta degradazio mekanismoekin erlazionatzea.
  • Diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan aritzea eta teknika osagarriak erabiltzea (XPS, TEM, SEM, etab.).
  • Argitalpen zientifikoak prestatzea eta nazioarteko kongresuetan parte hartzea.

Arloa: Energia Elektrokimikoaren Biltegiratzea eta Bihurketa (EESC) eta Karakterizazio Plataformak
Ikerketa taldea: RMN Plataforma

 

ESKAINTZEN DUGUNA:

Hautatua izan ondoren, hautagaiak, zentroarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka bat eskatuko du.

MALGUTASUNA ETA OREKA:

  • Ordutegi malguak, kontziliazioa eta autoantolakuntza sustatzen dutenak.
  • Lan presentzialaren eredua, telelana egiteko aukerarekin.
  • Ongietorri-programa bat hauxe eskaintzen duena:
    • Etxea, pisua, bilatzeko laguntza
    • Hizkuntzak ikasteko doako ikastaroak (gaztelania, ingelesa eta euskara)
    • Izapide administratiboetan laguntza osoa, ikastetxeekin laguntza haurrentzat...

Informazio gehiago: https://cicenergigune.com/eu/gurekin-lan-egin

NOLA APLIKATU:

Interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu curriculum vitae zehatza eta motibazio-gutun bat webgune honen bidez aurkeztera.

Pertsona hautatu ondoren amaitzen da hautaketa-prozesua.

CIC energiGUNEk konpromisoa hartu du baiezko ekintzarekin, aukera-berdintasunarekin eta langileen aniztasunarekin. Beraz, inklusioarekin dugun konpromisoaren parte gisa, eskaerak onartzen ditugu genero identitatea, jatorri etnikoa, orientazio sexuala, desgaitasuna eta adina edozein direla ere.

ERAKUNDEAREN DESKRIBAPENA:

CIC energiGUNEren ikerketa-jarduerei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea hemen: https://cicenergigune.com/eu

Baldintzak

HAUTAGAIAREN PROFILA:

  • Master titulua (edo baliokidea) Kimikan, Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko arlo batean.
  • Oinarri sendoa kimika fisikoan, elektrokimikan edo materialen zientzian.
  • Energia biltegiratzeko sistemen oinarrizko ezagutza (adibidez, bateriak edo prozesu elektrokimikoak).
  • Ingeles maila ona, ahoz zein idatziz.
  • Diziplina anitzeko ikerketa-ingurune batean doktoregoa egiteko motibazio handia.
  • Modu autonomoan zein taldean lan egiteko gaitasuna.

Berezi baloratuko da:

  • Teknika elektrokimikoetan eta baterien saiakuntzetan esperientzia (adibidez, coin cells, ziklatzea).
  • Egoera solidoko edo likidoko RMNn aurretiko esperientzia.
  • Airearekiko sentikorrak diren laginen manipulazioan esperientzia (aibidez, glovebox lanean).
  • Karakterizazio teknika aurreratuen ezagutza (XPS, SEM, TEM, etab.).
  • Metodoen garapenean eta datuen interpretazioan interesa.

  • Lanpostua: Predoctoral (PhD) positions
  • Kokapena: Vitoria (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Berrikuntza
  • Lan-modalitatea: Hibridoa