Lanpostua: Management&Services positions
Kokapena: Vitoria (Espainia)
Sektorea: Energia
Lanpostu: 1
Diziplina: Berrikuntza
Lan-modalitatea: PresentzialaCIC energiGUNE energian, biltegiratze elektrokimikoan (bateriak eta superkondentsadoreak), soluzio energetiko termikoetan eta hidrogenoan espezializatutako ikerketa-zentro bat da, BRTA -Ikerketa eta Teknologiaren Euskal Aliantzako- kidea, eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategiko bat. CIC EnergiGUNE 2011n sortu zen, euskal empresa sarearentzat ezagutza eta aldi berean erabilgarria sortzeko helburuarekin, eta ezagutzaren transferentzian erreferente bat da.
CIC energiGUNEk 100 ikertzailek baino gehiagok osatutako ikerketa taldea du, eta instalazio ugari ditu eskura. Gainera, Europako Batzordeak "HR Excellence in Research" saria eman dio CIC energiGUNEri. Sari horrek kontratazio eta ebaluazio printzipio zuzen eta gardenak lortzeko konpromisoa islatzen du, eta ikerketarako lan ingurune pizgarria eta mesedegarria dagoela ziurtatzen du.
CIC energiGUNEren ikerketa jarduerei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea: http://www.cicenergigune.com
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA
CIC energiGUNEk mantentze-lanetako arduradun bat kontratatu nahi du, bere instalazio teknikoen, laborategien eta ikerketa-guneen funtzionamendu egokia, erabilgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Hautatutako pertsonak mantentze-lanetako hiru teknikariz osatutako taldea gidatuko du, hornitzaileak eta enpresa azpikontratatuak koordinatuko ditu, eta erreferente teknikoa izango da esku-hartzeetan, laborategien eraberritze-lanetan eta gorabehera kritikoetan.
Profil tekniko sendoa duen pertsona baten bila gabiltza: ikuspegi praktikoa, antolatzeko gaitasuna eta irizpide teknikoa dituena, instalazio konplexuak dituen ingurune zientifiko-teknologiko batean lan egiteko.
Eginkizun nagusiak
ZER ESKAINTZEN DUGU
HAUTAGAITZAK:
Interesa duten pertsona guztiei curriculum vitae zehatza eta motibazio-gutuna webgune honen bidez aurkezteko gonbita egiten zaie.
Hautaketa-prozesua lanpostua betetzen denean amaituko da.
CIC energiGUNEk konpromiso irmoa du ekintza positiboarekin, aukera-berdintasunarekin eta plantillaren aniztasunarekin. Inklusioarekiko dugun konpromisoaren barruan, hautagaitza guztiak aintzat hartzen ditugu, genero-identitatea, jatorri etnikoa, sexu-orientazioa, desgaitasuna edo adina edozein direla ere.
HAUTAGAIAREN PROFILA
Ezinbesteko baldintzak:
Baloratuko diren baldintzak:
Gaitasunak: