Lanpostua: Management&Services positions
Kokapena: Vitoria (Espainia)
Kontratua: Mugagabea
Laneguna: Jardunaldi osoa
Sektorea: Energia
Lanpostu: 1
Diziplina: Ikerketa eta garapena
Lan-modalitatea: HibridoaCIC energiGUNE energian, biltegiratze elektrokimikoan (bateriak eta superkondentsadoreak), soluzio energetiko termikoetan eta hidrogenoan espezializatutako ikerketa-zentro bat da, BRTA -Ikerketa eta Teknologiaren Euskal Aliantzako- kidea, eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategiko bat. CIC EnergiGUNE 2011n sortu zen, euskal empresa sarearentzat ezagutza eta aldi berean erabilgarria sortzeko helburuarekin, eta ezagutzaren transferentzian erreferente bat da.
CIC energiGUNEk 100 ikertzailek baino gehiagok osatutako ikerketa taldea du, eta instalazio ugari ditu eskura. Gainera, Europako Batzordeak "HR Excellence in Research" saria eman dio CIC energiGUNEri. Sari horrek kontratazio eta ebaluazio printzipio zuzen eta gardenak lortzeko konpromisoa islatzen du, eta ikerketarako lan ingurune pizgarria eta mesedegarria dagoela ziurtatzen du.
CIC energiGUNEren ikerketa jarduerei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea: http://www.cicenergigune.com
CIC energiGUNEk Europako Posizionamendu eta Finantzaketa Publikoko Zuzendaria bilatzen du. Hautatutako pertsona zentroko Zuzendaritza Batzordeko kide izango da eta Zuzendaritza Nagusiaren mende egongo da.
Hautatutako pertsonak CIC energiGUNEren Europako posizionamendua eta finantzaketa publiko lehiakorra gidatuko ditu, I+G+b arloko politiken eta programen bilakaerari aurrea hartuz, zentroak balio handiko ekimenetan duen presentzia indartuz eta Europako, Estatuko eta Euskadiko programetan lehiatzeko dugun gaitasuna handituz.
Senior profila duen pertsona bat bilatzen dugu, Europako I+G+b ekosistemaren bilakaera interpretatzeko eta zentroarentzako aukera zehatz bihurtzeko gai izango dena, gure gaitasun zientifiko eta teknologikoak lehentasun, programa eta partzuergo berriekin lotuz. Lanpostuak garrantzi berezia izango du CIC energiGUNE FP10erako prestatzeko eta ERC bezalako bikaintasun zientifikoko programak bultzatzeko.
FUNTZIO NAGUSIAK:
ZER ESKAINTZEN DUGU:
HAUTAKETA-PROZESUA:
Interesa duten pertsonek curriculuma eta motibazio-gutuna aurkeztu beharko dituzte CIC energiGUNEren webgunearen bidez.
CIC energiGUNEk aukera-berdintasunarekin, aniztasunarekin eta inklusioarekin duen konpromisoa berresten du.
BETEKIZUNAK:
BALORATUKO DA: